XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3. ERABILTZEN JAKITEA Ulermen zehatza lortu ta gero erabilpen maila honetara jo daiteke.

Maila hau zer den ondo ulertzeko, errepikatze eta erabiltzearen arteko diferentzia bereizi behar da.

Eskolaurrean irakasleak galdera bat egiten dienean umeei, asko kostatzen zaie erantzun osoa ematea eta irakasleak lagundu behar die erantzuna sortzen: hau izango litzateke errepikatze lana.

Umeak, berriz, galdera bati irakaslearen ahozko laguntzarik gabe erantzuten dionean, orduan erabiltzen dakiela esan daiteke.

4 urteko haurrek errepikatze maila lortu behar dute batez ere.

5 urtekoek ere honi ekingo diote, baina beste aurrerapausu bat eman beharko dute, gauza batzuk erabiltzen jakiteko.

Gauza hauek funtsezkoenak eta erabilkorrenak izango dira: aginteak, esaldi arruntak, esaldi sinpleak (baiezko 1. eta 3. perts. sing. eta galderazko 2. eta 3. perts. sing. erabilkorragotzat jo dira), e.a.

2. EDUKIEN AZALPENA Gai guztietan eduki mailan hauek agertzen dira: egiturak (aditza eta deklinabidea), aginteak, hitz-esaldi arruntak, izenak eta adjetibo / adberbioak.

Programakuntza honetan agertzen den hiztegi-zerrenda ez da izango derrigorrez jarraitu behar dena, orientatiboa baizik.

Baina edukiei begira gai guztietan proportzioa gordetzen saiatu behar dugu.

Honela, bada, gai batetan hogei hitz landu, aginteak edo beste eduki batzuk baztertuz ez litzateke egokia izango.

Bestaldetik fenomeno harriskugarri bat gerta daiteke hizkuntz irakaskuntzan: gai bakoitza eta gai honetan landuko diren edukiak hertsiak direla pentsatzea.

Irakaskuntza orokorki hartzen bada eta arlo guztietan, ez da gauza lineala, ziklikoa baizik.

Oinarri honetan finkaturik, hizkuntz irakaskuntzan gai bat eman ondoren ez da suposatu behar ikasita dagoenik eta hor utzi, umeek ahaztu egingo bait dute, baizik eta gaiak akumulatiboak direla eta honela, bada 3. gaian baldin bagaude, 3 gai (aurrekoak eta hirugarrena) landuko dira, ez bat bakarrik.

2.1. EGITURAK (ADITZA-DEKLINABIDEA) Egiturak lantzerakoan irakasle bakoitzak bere estiloa dauka.

Umeen interesetan, pedagogi aktibo batetan, hizkuntz bizian, oinarrituko da irakaskuntza.

2.2. AGINTEAK Aginteak lantzeko arrazoi asko dago.

Hona hemen batzuk: - Umeen interesei loturik daude: aginte bakoitzak ekintza bat egitera behartzen du.

Honela hizkuntza gauza dinamiko bat bihurtzen da, ez estatikoa.

Arlo honetan, fantasiazko eginteak, aginteen bidez ixtorio oso bat errepresentatzea, logika apurtzen duten egoerak sortzea... aginteek ematen dizkiguten posibilitate batzuk besterik ez dira.